Portugaleten arazoei buelta ematen

Gaur, apirilak 11, Portugaletera joan naiz goiz eta arratsaldez bertako Udal Euskaltegi eta Aek-ko ikasleekin batera istorioak elkarbanatzera.

Bi saioetara jende asko azaldu da entzuteko prest eta jakin-minaz, ipuinak entzuteko egoerarik onenean (gainera, ez zegoen tarte horretan klaserik, beraz, imajinatu!! ezin hobeto!!) "Kontako banizu..." aho-narrazio saio honetan arazo, buruhauste, ardura eta kezkez hitz egin izan dugu (umorez, beti umore onez) eta ohiko ikuspuntutik aldentzen saiatu gara , hauek beste modu batez begiratu eta hain astunak eta itogarriak ez izateko. Espero dut saio honekin "nagusientzako ipuinak" entzuteko zaletasunaren hazitxoa erein izana.

Elkarrekin kontatu eta kantatu ere egin dugu; niretzat hau da saioaren momenturik onena eta goxoena, abesten hasten naizenean jendearen aurpegia irribarrez piztu egiten delako ,eta parte hartu eta beraiek ere abesten dutenean, ...beno, benoooo magikoa benetan!

Ikasleak hain gustura ikustea primerakoa izan bada, oso atsegina izan da ere bertako lankide-oiak berriro ikustea eta agurtu ahal izatea (goizez kafetxo bat hartzeko beta ere izan dugu!).

Arratsaldez metroz etxerako bueltan nihoala, paseo bat ematera joan nintzeneko sentsazioa nuen, lagunekin tarte bat ematera, norbaiti bisita egitera edo. Eta hau da, zinez ,niretzat  lan honek duen xarma: gozada hutsa dela "beharra" betetzea.

Eskerrik asko hain adi eta irribarretsu entzun duzuen guztiei eta , badakizue, galderarik baduzue.... egin!

Poz pozik entzungo ditut zeuen iritzi eta iradokizunak.

 

20 de abril de 2013 a las 10:04 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+