Eskoziako "Ipuinaren etxea"

Abuztuan, Bilboko jaietako saioa eta jarraian, Edinburgoko Fringe izeneko antzerki jaialdi erraldoira joan ginen eta aho-zabalik izan ginen lehenengo segundotik: antzerkia, istorioak eta adimen erneak edonon eta etengabe. Sekulako giroa. Hainbeste antzezlan zaila dela erabakitzea zeinetara joan eta ez bakarrik antzokietan, baita kaleetan, kultur-etxe bihurtutako elizetan, pub-etan, noski,.... Benetan aberasgarria hiri eder hau ,hilabete honetan bereziki! Eta bertan ezagutu genuen Scottish Storytelling Centre (Eskoziako Aho-narrazioaren Gunea): ipuin, istorio eta kondairen narrazioari buruzko eraikin ederra bere liburu-denda, erakus-gunea, taberna eta, nola ez, antzokia. Eta orduan pentsatu nuen, nik ere horrelako bat nahi dudala, bai horixe, eta non eta Bilbon. Irudimena hegan hasi zitzaidan (giroak lagunduta, errez) eta ikusi nuen txoko eder bat gure hiriko Alhondigan, eta hemen istorioak dantzan, ezpainetatik belarrietara, etengabe norbaitek kontatuta, begitik begira, bihotzez bihotzera. Bertan dagoen liburutegi ederraren osagarri aparta litzateke istorio gehienak liburuak diren kutxa magiko horietatik etortzen zaizkigulako (nahiz eta beti ez izan horrela). Istorioak behar ditugu, istorioak entzuteko eta kontatzeko ere, istorioak elkar ezagutzeko, gure burua ezagutzeko eta , azken batean, bizitzeko. Eta Edinburgon sentitu nuen bizitasun hori gure Bilbora ere ekarri nahiko nuke. Desioa zabaltzen dut munduan zehar hauek, desioak, betetzen ibiltzen diren maitagarriek ea bete didaten: Bilboko Ipuinaren Etxea nahi dut.

17 de septiembre de 2012 a las 07:32 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+