Donostia-SanSebastian 2016 Europako Kultur Hiriburua- KontuKontanitz

KontuKontanitz_2016_(Copiar).png

Gaur goizean, hilak 21, ohore handia izan da niretzat Donostia2016 Europako Kultur Hiriburua egitarauan parte hartu ahal izana. Aniztasun Funtzionala ardatz hartuta sorkunde-egonaldietarako Ipuin-kontalariontzako deialdian aurkeztu diren proposamenen balorazio-batzordean parte hartzera gonbidatua izan bainaiz.

Itziar Zubizarreta, euskal idazlea eta haur eta gazte literaturan aditua, eta Ziortza Basaguren , DSS2016EUko teknikariarekin eta hirurok, goiz osoa eman dugu elkarrekin geure iritziak ematen, zalantzak argitzen eta, batez ere, elkar entzuten, adostasun batera heldu arte.

Niretzat plazer handia izan da esperientzia berri honetan parte hartzea eta dagoeneko irrikitan nago lau aukeratutakoen azaroan zehar sortuko dituzten ipuinak entzuteko.

Horretarako, baina, abenduan ospatuko den KontuKontanitz astea heldu arte itxaron beharko!

Zer erremedio!

24 de octubre de 2016 a las 17:10 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+