Zurbaranbarriko eskolan denontzako ipuinak

Maiatzaren 4an, eguzki atera berriarekin, Bilboko Zurbaranbarri eskolaraino igo nintzen maleta eta burua ipuinez bete beteta. Bertan eman nuen egun osoa, goiza eta arratsaldea, adin guztietako neska-mutilei ipuinak kontatzen.

Heldu eta jarraian, haur hezkuntzan “Sagu txiki sagu maite” saioa bideratu nuen beraien laguntzaz. oso ondo pasatu genuen sagutxuen istorioak elkarbanatzen, putz egiten eta animalien hizkuntzak praktikatzen.

Errekreoan bertako irakasleek infusio bat hartzera gonbidatu ninduten eta, elkarrekin pixkat hitz egin eta gero, berriro aretora joan nintzen bigarren saiorako dena prestatzera. Bigarrena LH 1. eta 2. ikasleentzat izan zen eta  “Beldurrak gainditzen” izenburua zuen; honetan hitz egin genuen beldurrei aurre egiteko moduez: irudimenaz, laguntzaz eta baita, nola ez, umoreaz.

Bazkalostean hirugarren saioa izan nuen LHko 3-4-5-6. mailako nagusiagoekin: “Beldurrezko Ipuinak”. Izenburuak argi uzten zuenez, beldurrezko bi ipuin kontatu nizkien Errusialdetik zetozenak eta primeran pasatu nuen mountruoarena egiten eta entzuleen artean jolasten.

Eskolaren kanpoaldean eguzkiak gogoz jotzen zuen eta eguraldia benetan beroa izan zen baina aretoan sortu zen berotasuna bertaratu ziren txiki eta ez hain txikiek piztu zuten,denok dakigunez, irudimena erabiltzean gure barruko energia benetan piztu egiten dugulako. Bai horixe!

Hemen dituzue saien argazki batzuk, ikusi nahi izanez gero.

Eskerrik asko Zurbaranbarri egun eguzkitsu hau eskaintzeagatik.

 

 

4 de octubre de 2016 a las 11:10 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+