Errekaldeko Gazteleku elkartearen 35. urteurrena ipuinez ospatzen

Aurton Errekaldeko Gazteleku Elkartekoek 35 urte bete dituzte auzoalde honetan oso lan garrantzitsua betetzen. Txikiagoen artean ere merezi duen bezala ospatzeko, beren egitarauetan parte hartzen duten neska-mutilekin batera ipuinak sortzera gonbidatu gaituzte maiatza eta ekaina partean. Errekaldeko Ludotekan, Uretamendikoan eta baita Little House guneetara joaten direnekin elkartuko gara auzoalde honi buruzko istorioak taldean sortzeko eta ondo ondo pasatzeko.

Istorio eta hauen irudiekin ere sortuko den liburua hurrengo ikasturtearen hasieran, uda pasa eta gero, argitaratuko da eta merezi duen bezala aurkeztu eta banatuko dugu.

Momentuz, primeran pastuko dugu Errekaldeko neska-mutilekin ipuinen magiaz.

3 de mayo de 2016 a las 10:05 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+