Elgetan sagutxuei kontatzen

Pasa den ostiralean, apirilak 29, Elgetan izan nintzen berriro bertako txiki eta haundiei sagutxuei bururzko ipuinak kontatzen.

"Sagu Txiki Sagu maite" saioaren moldaketa bat egin nuen istorioak modu desberdinetara kontatzeko (irudien laguntzaz, eskulanekin, liburuarekin, libururik gabe, ...).

Arratsalde eguzkitsua izan arren, Geaxi liburuzainaren marketinari esker, liburutegia jendez bete zen, batez be begi handiak zeuzkaten txikiez.

Saio polita izan zen, giro atsegina, jolastekoa. Denak zeuden parte hartzeko prest eta, nahiz eta 5 ipuintxo kontatu, istorio bakoitza amaitzean beste bat eskatu eta eskatu egiten zuten, ipuinean agertzen ziren sagutxuek bezala.

Hemen dituzue Geaxik egindako argazkiak, politak benetan. Eskerrik asko eta nahi duzuen arte. 

4 de octubre de 2016 a las 11:10 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+