Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan agertutako edukien laburpena

Iazko azaroaren bukaeran Donostian izan zen Bego Alabazan Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan parte hartzen. Bertan haurrentzako euskarazko ipuingintzaren argitalpenak aztertu eta ahozko kontaketarako baliabide bezala eskaintzen diren aukerak plazaratu ziren.

 
Jardunaldiotan landu ziren gaiak eta gogoetak udal liburutegietako nahiz eskola liburutegietako arduradunentzat interesgarriak izateaz gain, ipuin-kontalari edo ipuingileontzat, eta arlo honetan dabiltzan editore eta itzultzaileentzat ere baliagarriak direla uste dugu.
 
Laburbilduz, hauek lirateke, oro har, jardunaldi hauetatik ateratako punturik garrantzitsuenak:
 
1. Tradiziozko ipuinak gaur egun ere beharrezkoak dira pertsonaren identitatea garatzeko
Ipuinen bidez pertsona guztiok ditugun emozioak eta sentimenduak agertzen dira, eta protagonistaren
bizi-bidaia, gure bizi-bidaia izango da. Pentsamendu magikoa garatzeko ezinbestekoak dira.
 
2. Ipuin kontalariek ipuinak kontatzerakoan moldaketak egiteko askatasun osoa dute.
Ipuin kontalariek batez ere jatorrizko testuak behar dituzte beraien sorkuntza garatzeko. Haurrentzako
argitalpenak erabili ditzakete, irudien bidez kontaketa laguntzeko, baina ez da ipuin kontalarien
beharrizan nagusiena.
 
3. Haurrek liburua “entzun” egiten dute.
 Argitaratutako liburuak heldu batek ozen irakurrita jasotzen dute haurrek:
 Galtzagorri Elkarteak Bularretik Mintzora egitasmoan dauden EAEko 19 herrietan
egindako ebaluazioko datuetatik: Familian haurrei ipuinak amek kontatzen dizkie
kopuru handienean; eta ondoren, amonek.
 Frantzian 2009an egin zen inkestaren arabera, gurasoen artean gehienetan amak
dira haurrei ipuinak irakurtzen dietenak.
 Haurrentzat euskaraz argitaratutako liburu asko ez daude ozen irakurtzeko pentsatuta.
 Liburua objektua da haurrentzat: argitalpen osoa zaindu behar da.
 
4. Haurrentzat egokitutako euskal tradiziozko ipuinen argitalpenak falta dira.
Orain dela 30 urte egindakoak dira ditugun onenak eta gehienak agortuta daude.
 
5. Tradiziozko ipuinak moldatu/itzuli behar direnean:
 Jatorrizko testuaren ezagutza sakona ziurtatu behar da: egitura, elementu sinbolikoak,…
 Ekidin sinplekeriak
 Ekidin “onkeria” (buenismo, Disney efektua,…)
 Testuetan ahozkotasuna zaindu behar da.
Euskal tradiziozko ipuinen kasuan, eta baita itzulitako ipuinen testuetan ere
 Tradiziozko ipuinak giza taldeak behar dituen oinarrizko ziurtasunak emateko sortu ziren
(ardatza pertsona).
Idatziz jasotzerakoan galbahe handia gertatu zen biltzaileen eskutik: erlijioa, boterea,… eta giza
taldearen erdiarentzat, emakumeentzat, beharrezkoak diren ziurtasun eta elementu sinboliko
asko desagertu zirela sumatu daiteke.
 
Eskematikoki adierazitako ondori huen azalpena nahi izanez gero, hemen duzue Jardunaldietan agertutako edukien laburpen osoa.

ONDORIOAK Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak 2015 --- Idatzitik ahozkora - Euskal ipuingintza egungo liburuetan

19 de abril de 2016 a las 12:04 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+