Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak: Idatzitik ahozkora: Euskal tradiziozko ipuinak liburuetan

Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintza egungo liburuetan

2015eko azaroak 18 eta 25

Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia

Sarrera Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren iaz. Bigarren edizio hau ere Mintzola Fundazioaren Elkargunearen baitan, euskal ahozko sorkuntzen inguruan, antolatu da: Iaz euskal antzerkigintzaren dokumentazio beharrekin egin zen bezala, aurten haurrentzako euskarazko ipuingintzaren argitalpenak aztertu eta ahozko kontaketarako baliabide bezala eskaintzen diren aukerak plazaratu nahi dira.

Idatzitik ahozkora: Euskal ipuingintza egungo liburuetan 2015eko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldietan gaur egun argitaratuta dauden haurrentzako liburuetan euskal tradiziozko ipuinek eta ipuin unibertsalek duten egoera aztertu nahi da, bereziki ahoz kontatzeko eskaintzen dituzten baliabideei erreparatuz. Jardunaldiotan landuko diren gaiak eta gogoetak udal liburutegietako nahiz eskola liburutegietako arduradunentzat interesgarriak izateaz gain, ipuin-kontalari edo ipuingileentzat, eta arlo honetan dabiltzan editore eta itzultzaileentzat ere baliagarriak izatea nahi da.

Antolatzaileak 2015ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Fundazioa, Tolosako Udal Liburutegia, eta Koldo Mitxelena Liburutegia dira. Elkarte hauen laguntza izan dute jardunaldiek: Galtzagorri Elkartea; Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea (ALDEE) eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea.

Pentsaurrearen berria

Egitarau osoa

 

2 de noviembre de 2015 a las 16:11 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+