Euskal kondairak Gernikan

Atzokoa egun ederra izan zen. Eguzkiak lagunduta Gernikara joan nintzen bertako Euskal herria museo ederrean Euskal Mitologiari buruz hitz egitera. Txiki eta handiak (batez be oso txikiak) hurbildu ziren eta 12etarako bazegoen museo ondoko "etxetxua" umeez jantzita eta kanpoko parkina bizikletez eta panpin-gurditxoez beterik.

Argazkietan ikusi ahal duzuenez, bertako neska langileek oso eszenatoki ederra eta saiorako oso aproposa zena atondu zidaten. Eskerrik asko Alazne, Oibar eta Leire hainbeste ilusioz eta detailez egindako lanaz eta argazki polit hauek ere ateratzeagatik.

Saioan Kanpoko eta Barruko Munduez aritu ginen eta azken honetan bizi diren izaki misteriotsuez, hobeto ezagutzeko eta beraiei eduki ahal zaien beldurra kentzeko (ez baina, errespetoa).

Pentsatzeko momentuak egon ziren, istant magikoak (abestu nuenean isiltasuna egin zen, musikaren poterioz) eta barre egitekoak ere, ipurdia, ustekabean, erakutsi nienean. Saio borobila (ipurdia bezalakoa!).

Egun honen oso oroimen ona gordeko dut; espero dut errepikatzea.

23 de septiembre de 2013 a las 10:09 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+