Kai liburudenda ederrean ipuin-kontari

Gaur goizean, Kai liburudendan egon naiz (C/Colón de Larreátegui, 21 48001 Bilbao  https://www.facebook.com/kailiburudenda?ref=stream).

Sartu eta "berri usainak" bildu nau: liburudenda hau urrira arte Ibaizabal-ekoa zen baina orain Kai izena jarri eta aurrera jarraitzen du, zorionean. Dena prest zegoen heldu naizenerako, eskertzekoa. Lan bikaina egiten jarraitzen dute inguruko txiki (eta nagusien) artean.

Neska-mutil taldetxoa bildu eta txintxo txintxo egon dira, adi-adi, begi-belarri ipuinal entzuten eta ondo ondo parte hartzen. Entzutera ohituta daude eta hori agerian geratzen da. Mountruoez, kakez eta Inesen laguntzaz barre egin dugu tarte oso gustokoa pasatzen.

Aita ausarta izan dugu printzearena egiten, neskatila batek printzesarena naturaltasun handiz egin du eta mutil bati egokitu diogu "txapela berezia" satorrarena egiteko.

Musu bana etorri zaretenoi!!!!

16 de marzo de 2013 a las 14:03 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+