Zestoan Bikain

Pasa den ostiralean, martxoak 8, Zestoako Udal Liburutegian eta KORRIKA KULTURALAREN egitasmoaren barruan, "Ipuin BEROtikoak", helduentzako aho-narrazio saioa izan nuen/genuen.

Egunak aurrera doaz eta ez nuen gehiago itxaron nahi gertatutako erreseina hau idazteko.

1996tik hona hainbat ipuin-saio izan dut, ezin esan zenbat. Ipuinkontalariok buruan daukagu (teoriaren mailan edo) saio borobila, bikaina nolakoa izan beharko litzatekeen ideia baina, tamalez, gauza bat ez denean, bestea izaten da "borobiltasun" hori nunbaitetik "atzufatzen" eta desitxuratzen duena.

Beno, ba poztasunez esan behar dut Zestoako saio honetan helburu hori lortzetik oso oso hurbil egon zirela/ginela, zaletasuna pizteko saioa izan bait zen.

Eta nolakoa, galdetuko luke inork, izan behar da, bada, horrelako saio ideala? Detaile asko dira eta, nosko, ez bakarrik narratzailearen esku daudenak. Izatez, antolatzaileen aldetikoak izaten bait dira kontalariarenak bezain edo garrantzitsuagoak. Puntuz puntu:

-saioa baino aurretikoak: hara heldu baino lehengo "marketing" bikaina egin zuen saioa kontratatu zuena: Nora, herriko Euskara Teknikaria; bidali nien kartela herrian zehar banatzeaz gain, beren facebook eta blogean ere jarri zuten berria. Ordutegiarekin nahaste txikia eon arren, herri txikietan informazioa zabaltzeko naturaltasunez zuzendu zen. Honela, denek zekiten zertara zetozen eta nor zen kontalaria. Logikoa ematen du, ezta? Ba ez da hain ohikoa izaten. Gehienetan "ipuin-kontalaria" egon dela esaten da, X pertsonaia, narratzaileok izenik gabekoak izango balira bezala. Eta dinot nik: zerbitzu bat kontratatzen deunak ez badu sinisten kontratatzen duen zerbitzuan (kasu honetan ipuin-saioa) merezi duen bezala honen berria zabaltzeko, nork egin behar du? Puntu bat.

-Arduradunak (eskerrikasko Nora) ez zuen saioa kontratatu eta hor konpon, ez. Berak antolatutakoa zuzenean ezagutzera etortzeaz gain, ni heldu nintzenerako, geratu bezala, han zegoen, harrera emateko prest, irribarretsu. Berak (eta biok) mugitu geniruen beharrezko altzariak saiorako txokoa atontzeko, argiak jarri, musika,... botilatxo bete ur ere erosi zidan! Beste puntu bat.

-Liburuzaina ere, Amaia, bere lana interesez bete zuen eta, nahiz eta ezin geratu izan, han egon zen nolabait aparteko apalategi batzuetan (eta eszenatoriratu nituenak) euskal literatura erotikoaren selekzio interesagarria antolatu zuelako. Eskerrik asko Amaia.Beste puntu bat.

-Eta entzueak ere, nola ez, beraiek gabe ez dagoelako zereginik. Jakinmina handia zen eta, batzuk komentatu zidatenez, lehenengoz etortzen ziren horrelako nagusientzako aho-narrazio saio batera. Lehenengo segundutik harreta totala izan zen, isilatasunetik barre-alagaretara pasatzen ziren irudimena eta begiak piztuta, zuzenean eta freskotasunez aprte hartzen.

Gehiengoa neskak baina gizon ausart batzuek ere azaldu ziren, oso adin-tarte desberdinetakoak: gaztetxuak eta baita amamak ere. Denak elkarrekin hainbeste lotzen gaituena gozatzen: jakinmina asetzen hitzez, keinuez, begiradez eta, nola ez, umore onez, beti.Ikusle-entuzlegoari bi puntu.

-Nire aldetik esan behar saio honetan egindako lanaz oso oso gustura atera nintzela, entzuleen begiradez eta irribarrez lagunduta eta eramanda; istorioak, beraiei esker (eta ez da "peloteoa", eskertzea baizik) kontatutakoak errezago ateratzen zitzaizkidalako, ia pentsatu gabe, entzuleen gustuko detaileetan geldituz, isiluneez ere gozatuz... Beste puntu bat niretzat (zergatik ez).

-Argazkiak ere, herriko "kazetari ofizialak" egin zizkidan, Danbolinekoa, artikulu honekin batera daudenak. Eskerrik asko, guapa. Beste puntu bat.

Orokorrean esan, zaletasuna piztu eta sustatzeko saioa izan zela eta niretzat, ipuin-kontalaria naizen aldetik, bide onetik noanaren froga.

Esan bezala, eskerrikasko, Zestoa!

14 de marzo de 2013 a las 09:03 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+