Ahoz aho eta Elizondoraino Korrikan

Ba bai, Korrikan heldu nintzen Elizondoraino patxadaz istorioak kontatzeko asmoz.

Asteburu ederra eman nuen ipuinez inguratuta: larunbatean Tolosan Ahoz-Aho jaialdian parte hartu zuten narratzaile lagunen ipuinez gozatzen.

 

Urrengo egunean,igande arratsaldez, Elizondoko Kultur Etxera hurbildu ziren lagunekin nire baitan erantzunak utzi dituzten zenabit ipuin elkarbanatzen.

Kultur Etxe ederra benetan, aspaldi aspaldiko garaietara eramaten zaituna. Ganbarara igo eta txoko batean bildu ginen lagun taldea arrazoiak ipuinetan bilatzeko asmoz. Ez dakit hurbildu zirenek azkenean bat edo beste aurkitu zutenentz baina gauza zhurra hau da: oso gustura izan ginela hurbiltasunez istorioak entzun eta kontatzen.


Hemen duzue Elizondoko Xorroxin Irratiak saioa baino lehen egin zidan elkarrizketa saioko zenbait argazkirekin batera.

Bego Alabazan Elizondon "Arrazoien bila" from Bego Alabazan on Vimeo.

6 de marzo de 2013 a las 21:03 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+