KORRIKA batetik bestera

Aurton ere KORRIKA KULTURALEAN  ( http://www.korrika.org/ ) parte hartzera gonbidatu dute Bego helduentzako saioak euskalzaleen artean elkarbanatzeko.

2013ko martxoaren 14an Andoainen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoi hau. Baina aurreko egunetan hainbat ekimen zabalduko dira Euskal Herrian zehar. Begok hauetan hartuko du parte:

-hasi hasi egin zen pasa den ostegunean Santurtzin "Ipuin BEROtikoak" saio dibertigarriarekin.

-hurrengoa Nafarroaldeko  Elizondon Martxoaren 3an, 19:00etan Kultur Etxean :"Arrazoien bila" saioa

-handik gutxira, Martxoaren 8an (20:30etan) Zestoako Udal Liburutegian (Portale kalea 1) "Ipuin Berotikoak" berriro.

Gozada hutsa Euskal Herria ipuinez ezagutzea, baina hori bai, patxadaz eta lasai.


 

23 de febrero de 2013 a las 17:02 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+