Zorrozgoiti ipotzez inguratuta

Gaur bertan, arratsaldez, Zorrozgoitiko eskolara joan naiz. Autobusetik jeistean haize boladak benetan ikaragarriak ziren ..UUUUUUFFFFF! egiten zuen. Amatxooo! ematen zuen eskola bera eramango zuela. Baina liburutegian sartu eta , liburuak inguratuta eta berogailu ederra piztuta, lasaitu egin naiz. Apartekoa ere bertatik, mendi tontorretik, ikusten den paisaia.

Handik tarte batera ipotx txikiak sartzen hasi dira eta, 20´z Edurnezuri sentitu naiz, hainbat pertsonatxo adi niri begira eta kapela gorriak buruan.

Geroago, nagusitxoagoak etorri dira, 4-5 urteko azti eta sorgintxoak eta, nola ez, elkarrekin magia egiten jarraitu dugu barreak botatzen.

Oso tarte gozoa izan da eta, amaitzean, eguzkia eto guzti atera da!!! Agian gure magiak ekarrita???

8 de febrero de 2013 a las 18:02 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+