Barreak egiten Gernikako ASTRAn

Pasa den larunbatean Gernikako ASTRA izeneko Kultur-lantegikoek Haitiren aldeko jaialdia antolatu zuten, lurrikara eta gero bertakoei laguntzeko preoiektua aurkeztu eta honen jarraipena azaltzeko: "Haiti gogoan" .

Aspaldiko haitiarrek beren "areitio" izeneko bileretan bezala, elkarrekin oso arratsalde alaia pasatu genuen eguraldi kaxkarrari aurre egiten: umeentzako tailertxoak egon ziren, musika Iossebeatlesen esku eta istorioak nire ardurapean. Ipuinez barreak zabaltzeko gogoz joan nintzen nire kalabazatrontzaren laguntzaz, eta lortu ere, bai horixe! bertako txiki eta nagusiak ere horretarako oso prest baitzeuden.

Hona hemen ipuin zatia eta, batez ere, umeen barre algaren adibide txikia baina oso oso freskagarria.

Bego Alabazan- "Barre egiteko ipuinak" from Bego Alabazan on Vimeo.

 

Esan behar ere ASTRA toki honek hobeto ezagutzea merezi duela ( www.astragernika.net), herrikoen ardurapen zuzenean dagoen kultura eta sormenerako gune elegantea benetan! Urte askotarako!

 

4 de febrero de 2013 a las 07:02 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+