Kalabaza buruan, ibili Munduan

Beno, beno,.... ba heldu zitzaigun hainbeste hilabeteetan prestatzen ibili ginen gure X eguna! Bilboko Gas plaza, abuztuaren19a, arratsaldeko 20:00ak, jendez asko eta denok ondo-ondo pasatzeko gogoz. Txikiak eta nagusiak eroso jesarrita eszenatokiari begira, noiz hasiko. Baina kaleko antzerkietan gertatzen ohi denez, antzezkizuna gutxien espero duzunetik hasi da, eta atzetik, ikuslegoaren bizkarretik agertu naiz nire kalabaza-mega-trontxarekin buruan, Marijaiarena egiten (zein aproposa!!). Oso gustukoa izan da lehen momentutik ikusi ditudan harridura aurpegiak eta irribarreak. Pena soinua akoplatzen zela!"Riesgos del directo" omen. Umeak, hasieran txintxo txintxo apatxetan, geroago "despendolatu" egin dira muñeira dantzatzen eta txirula jotzen, jolasten. Eta baita nagusiak ere,noski, jai giroan lotsa ahazteko aukera aprobetxatzen, nola ez! Nire aldetik esan oso ondo pasatu dudala esan behar dut etorri zirenak hain ondo pastu zutela igertzen. Normalean bideratzen ditudan ipuin saioetan neuk egin behar izaten dut gehiena (edo dena): prestaketa, antolaketa, saioa, bilketa,.... baina saio honetan aparteko laguntzaile asko izan ditut . Eskerrik asko ,beraz, Panpotxeko Alexi nigan konfidatzeagatik eta nire proposamen guztiei "bai"esateagatik, baita talde bereko Eider "erremangosari", Intxixu musikari "todoterrenoari", nire laguna eta ahizpa den Monikari nire buruan neukan hain kalabaza ederra gomaespuman gauzatzeagatik, Culttoko Maite eta Maitaneri soineko fin eta itxur-eroso josteagatik eta Txema Gonzalezi ere, nola ez, honekin batera dauzkazuen saioaren irudiak bere ikuspuntu bereziaz jasotzeagatik,... eta orokorrean X egun eta ordu honetan ondo pasatzera etorri zinetenoi. Horrela jarraitu AsteNagusia!

17 de septiembre de 2012 a las 07:30 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+