Zuek barik, ezin

Atzo Bilboko Ulibarri euskaltegiak eta Udalak antolatutako "Mintzakide" egitarauaren ikasturte bukaerako festara gonbidatu ninduten, pipermindun istorioak kontatzera. Hasieran "bibragailua piztea" kostatu bazitzaien ere,gero, saioan zehar giroa benetan epela eta hurbila izan zen. Beren Mintzakide egitarauan lelo bera ere, hots, "Zuek barik, ezin", ahozko narrazioan ere ezinbestekoa da, bertaratzen direnen begiradak, irribarreak, adimena eta irudimena gabe, guk, kontalariok ezin dugulako ezer egin. Beraz, eskerrik asko etorri ziren guztioi eta bereziki Alazneri, aurton Mintzakide egitarau polit eta beharrezko hau bideratu duenari.   Ospakizunaren hiru zatien argazkiak (eskertzeko mintzaldia, ahoz-narrazio saioa eta, nola ez, pintxoen dastaketa) hemen aurkitu ahal dituzue.

17 de septiembre de 2012 a las 07:27 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+