Atxuriko "Eguerdiko Ipuinen" liburu-banaketa

Gaur García Rivero-Atxuriko eskolako 5. mailako ikasle batzuekin bildu naiz beraiekin batera egin dugun "Eguerdiko Ipuinak" izenburuko liburua banatzeko. Elkarrekin irakurri dugu eta ostean ebaluatu dugu tailerra eta ondorioz ateratako lana: liburua eta baita Stop Mottion-ez egindako animazioa. Denak oso gustura egon direla adierazi dute, errepikatzeko gogoa dutela. Hirugarren urtea da iadanik, eta urtero oso gustukoa izaten zaigu antolatzaile eta laguntzaileoi beraien aurpegi alaiak ikustea asmatutako istorioa eta irudiak liburu eder batean agertzen direla konprobatzen dutenean (baita beren izena ondo idatzita dagoela ere). Gainera aurton aurrerapausoa eman nahi izan dugu eta, aurretik esan bezala, 5.mailako taldearekin bideo-animazioa egin izan dugu. Ikusteko jakin-mina baduzue, ireki   http://vimeo.com/42610622

Eguerdiko ipuinak Atxuriko eskolan 2012 from Atxuriko IGE on Vimeo.

17 de septiembre de 2012 a las 07:25 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+