Ba bai, Zornotzara ere eraman ninduten bertako AEKkoek beren ikasleak ipuinez "berotzera". Talde polita bildu ginen Zelaieta Kultur Etxe ederrean eta oso atsegina izan zen ikasleen arreta sentitzea, adi adi, eta ,batez ere, beren barreak. Denon artean, atea zeharkatu ahal izan genuen hitzen eta irudimenaren poderioz. Azpimarratzekoa AEK-ako Julioren laguntza paregabea; eskerrik asko zure lana hain ondo betetzeagatik.
17 de septiembre de 2012 a las 07:22 Bego