"Ipuin BEROtikoak" Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasleentzat

Atzo, abenduak 15, eta azken urteetan bezala, BilboZaharra euskaltegiko ikasleekin istorioak kontatzeko aukera izan nuen, aukera eta gustazoa ere. "Ipuin BEROtikoak" saioaren  hiru pase izan ziren eta denetan entzuleen erantzuna eta sortu zen giroa oso gustukua izan zen. Irudimenaren laguntzaz eta barreei esker, elkarrekin "berotu" ginen kanpoko hotsari aurre egin ahal izateko. Bilboko Plaza Berrian dagoen Euskaltzaidiaren Aretoan bideratu ahal izan genuen saioa eta, esan bezala, niretzat oso atsegina izan zen ikasle zintzo guzti hauen begiradak hain irribarretsu sentitzea eta beren adimena eta irudimena hain erne nabaritzea. Denontzako puntu extra bat!

16 de diciembre de 2011 a las 10:44 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+