"Sagutxuen Stories" Gobelako liburutegian

Atzo, azaroak 24, Gobelako liburutegian izan genuen oso ipuin-saio berezia: "Sagutxuen Stories", erdi euskeraz eta erdi inglesez. Talde polita bildu ginen, 20 bat lagun, eta denek irribarrez eta begiak zabal-zabalik entzun genituen hainbat sagutxuri buruzko istorioak. Begoren irudiek ere lagundu zuten batez ere Joaquinek ingeleraz kontatzen zuen bitartean.Nahiz eta ,ziur aski, denek dena ez ulertu, bertaratu zirenek oso ondo utzi zuten bere burua joaten hitzen musikaltasunaren gainean hegan, batetik eta bestera, hain txikiak izanda (edo agian horregatik) badakitelako "den dena ez dela zertan ulertu behar". Gurasoak ere oso txintxo portatu ziren: umeek bezain ondo entzun zuten (nahiz eta eszenatokira atera behar zirenean "eginbeharra" ondoko txikiari pasa, ahi!!!). Oso giro goxoa denon artean lortu genuena. Azkenean "give me five" elkarri ematen amaitu genuen; badakizue: Euskal Herritik Mundu zabalera!!

25 de noviembre de 2011 a las 13:09 Bego

volver

  • Siguenos en

Google+